|
Tumuluak eta
trikuharriak daude.
Arostegi,
Jauregi, Irizar, Ozaeta, Irala eta Moiua etxe eta jauregiak
monumentu izendatuta daude.
Oxirondoko
Santa Marina eliza
Egitura
sendo eta karratua, XVII. mendeko kanpaidorrea duena. Sarrera
nagusia ikusgarria da. Barrukoari begiratuz, berriz, kristau
katolikoen eliz ederrenetakoa da Euskal Herrian. Eliza hau Elgetakoa
izan zen 1348. urte arte. Geroztik Bergararren esku izan da.
Ariznoako
San Pedroren eliza
Udaletxe
atzean, zaharberritze lanak 1521ean hasi ziren, garaiko gotiko
estiloa nagusia zen arabera, baina, urte gutxietara estiloa aldatu
eta errenazentista ukitu eman zioten. Horrela, mende oso bat
atzeratu ziren eraikuntza obrak: 1646an amaitu ziren. Ataria eta
dorrea beranduago egin ziren. Ikusteko, atari errenazentista ederra
du. Baruan, sakrastian, erretaula platereskoa eta Riberak margotu
zuela esaten duten Errege Magoen gurtzea irudikatzen duen koadroa.
Herrigunea
Lehenik,
San Martin Enparantzan, Udaletxea: XVII. mendeko eraikuntza,
harlanduz egina eta XV. mendearen azkenaldekoa omen den koadro
flamenko zoragarri bat. Eta alde zaharrean bertan, berriz,
armarridun etxe asko daude: Jauregi etxea, Atarian eta
egurrean landutako bajorreliebe ikusgasrriak dituena, Bidegurutzeta
kalean. Arrese etxea, izkin batean leiho ikusgarri bat duena,
barren kale eta Arrese kale artean dago. Eizagirre etxea,
XVII. mendekoa. Aipatzekoak dira ere: Arostegi, Moiua, Ozaeta,
Unzueta, Ondartza, Azedo-Loiolako sortetxea eta Olaso-ko
dorretxea. Gainera ikusgarriak dira: Irizar etxea,
armarriduna eta horren ondoan Egino Mallea-ren etxea,
harlanduz egindako eraikina da, beheko solairuan zutabe jonikoak
dituena.
Herrigunetik
kanpoaldera daude Gabiria-ko dorretxea, XVII. mendekoa,
armarri ederra duena; Laureaga-ko dorrea, XVI. mendekoa,
ateondo harlanduzkoa duena.
San
Martin enparantzan dago Bergarako
Erret Mintegiaren egoitza izan zena. XVII. mendeko eraikuntza,
lehenik jesuiten egoitza izan zena eta geroztik hainbat erabilera
izan duena.
Irargi:
Euskal Herriko Elkarteko patrimonio dokumentala eskaintzen du:
Kazetaritza, historia, artxibista, teknikak eta teknologiak... 943 -
762 840 / 943 - 762 841.
INGURUAK
Angiozar
Antzinean,
elgetako auzoa zen. Ikusteko, berriz, San Miguel eliz parrokia,
1487an eraikia, Atari platereskoa eta sagrarioa errenazentista du.
Gainera ikus daiteke, Elizamendiko amaren ermita, XVI. mendeko
birgina du madariondo egurrean egina.
Elosu
Alegiak
dionez Elosun Erdi Aroko gaztelu bat zegoen, baina, baertako
harriekin San Andres eliza egin zen.
Osintxu
Mendiartean
sartuta, bertako baserriak dira benetan ikusgarriak: Izarre eta
Laspiur gainekoa; biak dorretxe antzean eraikiak, bigarrenari buruz
XV. mendeko dokumentazioa badago.
Ubera
Ubera
ere Elgetako auzo izan zen antzinean. San Pablo eliza ikustekoa da,
bertan, San Pedroren irudi errenazentista dago.
|
|