|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Aizpitarte haitzuloa
Gipuzkoako Errenteriako haitzuloa, Landerbaso izeneko ibaiaren goialdean. 1892an, Goi-Paleolitikoko aztarnak aurkitu ziren bertan, Aurignac aldikoak hain zuzen ere. 2015ean, hogei eta hogeita zortzi mila urtetik gora dituzten grabatuak aurkitu zituzten. Horien artean zaldiak eta bisonteak daude. Kantauri aldean inoiz aurkitu gabeko arrasto motak badira tartean, gravette arokoak.
Loturak: Azil aldia; Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;
Iturria: Harluxet