<<< Orri Nagusira

       

www.puntubi.com

Euskal tribuen eta baskoien hedapena

Erromatarrak Euskal Herrira etorri zirenean “baskoiak” deitutako jendea aurkitu zuten euskararen lurraldean: Garonatik hegoaldera Novenpopulanian; Atturri eta Oria ibaien artean eta; Ebro ibaiaren bi aldeetara "Peña" edo Haitzarteraino. Arkeologia azterketek ez dute bereizketa handirik erakutsi tribuen artean; hortaz, euskara (protoeuskara) eta euskaldunen lurraldea bat zen: akitaniar, gipuzkoar, arabar, bizkaitar eta errioxar jendea barduliar, karistiar, autrigoiar eta beroiarren tribuen barne sailkatzen dituzte; nafar lurretan baskoiak eta susetaniar eta iazetaniarrak eki-mendebaldean zabaldu ziren. Hortaz, euskal tribuen hedapena oparoa da garai horretan.

“Baskoi” hitza idatzi zuen lehena Tito Livio izan zen G.A.a. 77an, Sertorioren kanpainari buruz ari denean. Gero, Salustio Cayo Crispo (G.A.a. 86-35) historialari eta politikariak hitz bera erabili zuen. Handik aurrera zabaldu zen “baskoi” hitza euskal eremu zabalena izendatzeko. 

Iturria: Historia de Iparralde/ La Navarra Maritima / Aitzol Altuna