<<< Orri Nagusira

       

www.puntubi.com

 

Emilianotar glosak

Errioxako Donemiliaga Kukulako monasterioan aurkitutako egile ezezagunaren glosak (X.- XI m.). Nafar erromantzez idatzita daude gehien-gehienak eta letra bisigotikoz denak. Bi glosa euskaraz daude idatzita: "Jzioqui dugu", "guec ajutuezdugu", orain arte aurkitutako euskarazko lehen esaldiak hain zuzen ere.

Loturak: Euskararen historia

Iturria: Harluxet

 

31 eta 42. glosetan, euskarazko oharpen bi ageri dira:

jzioqui dugu / guec ajutuezdugu

Interpretazioa ez da ziurra. Alde batetik, ez dago argi zehazki latinezko zein tarteri dagozkion. Printzipioz, hauek bide dira kidetasunak:

jzioqui dugu / (lat.) (inveniri) meruimur, hots, ‘(aurkitzea) merezi genuen’.
 
guec ajutuezdugu / (lat.) non nobis sufficit (non convienet a nobis), hots, ‘ez zaigu komeni’.
 

Bigarren glosari dagokionez, hasiera batean latinezko ne… nos… precipitemur eta haren erromantzezko glosa nos non kaigamusekin lotu bazen ere, euskal filologoen iritzian antzekoagoa da goian aipatutakoa izatea.

Halaber, euskarazko hitz batzuk bere horretan ezezagunak dira. Bi azalbide eman zaizkio izioki delakoari, betiere aditz partizipioa dela jakintzat emanda: batetik, izio 'piztu' aditzarekin lotu da, baina hori ez dator latinezko testuko ezerekin bat; bestetik, glosako <z> gaurko <tz>ren ordez balego, baliteke Leizarragak erabilitako itzeuki '-tzat hartu' aditzarekin zerikusia izatea. Bigarren glosako aiutu-k geroago bizkaieraz ondo xamar lekukotzen den adiutu (aiotu, aiutu) 'egoki' adjektiboa dakar gogora; horrela balitz, aiutu dugu zera izan liteke: maite dugu egituraren antzekoa, hau da, [izenondo mugagabea + dugu] gisako egitura (behar duguiduri dunahi dugorroto dio... bezalakoa).

Iturria: Wikipedia