Euskal Herria, Fenizia berria

Iturria: Gaiak

Josep Dominike Garat lapurtarrak Euskal Herriaren sei lurraldeak batuko zituen euskal federazioaren proiektua aurkeztu zion Napoleoni, behin baino gehiagotan. Gainera euskaldunak elkartzeko lotura-elementuak ere aztertu zituen: historia, erakundeak, euskara batzea... Napoleonen Inperioaren barruan beti ere, garai hartan Napoleonen babespean zeuden Rhin edo Helvetiako Konfederazioen antzeko estruktura sortuz.

 Garaten proiektuan probintziak egitura berri batean berrantolatuko lirateke. Irizpide administratiboak kontuan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldeko zatiak itsasora begirako eremua sortuko lukete. Gainerako barrualdeko lurraldeak beste eremu bat sortuko lukete, Tiro berria izenekoa, eta beharrezkoa balitz, Ekialdeko lurraldeek Sidon berrian bilduko lirateke. Gauzak horrela, Iraultza frantsesa oinarri hartuta nazionalismo modernoaren eredutzat har daiteke Garaten proposamena.

Baina proiektuak ez zuen arrakastarik izan. Enperadoreak gobernu militarrak ezarri zituen Araban, Bizkaian Gipuzkoan eta Nafarroa garaian; baita, Aragoi eta Katalunian ere. Horrez gain, zerga ugari sortu zituen, Inperioko kanpaina militarrak ordaindu ahal izateko. Napoleonen Europako proiektu inperialaren porrotak ezerezean utzi zuen egitasmoa.