Homo Sapien Zaharrena

 

Jebel Irhoud

Nature aldizkariak argitaratutako artikulu batean azaldu dutenez, Marrakexetik 150 kilometro ingurura topatu dute Jebel Irhoud izena eman dioten Homo Sapiens gizakiaren arrastoa. Hominidoen jatorriaz orain arte zeuden usteak aldatuko lituzke; izan ere, Etiopian topatu dute orain arteko Homo Sapiens zaharrena. Aldizkariaren arabera, aurkikuntzak frogatzen du Homo Sapiensak Afrikako kontinente osoan zehar egon zirela. Leipzigeko (Alemania) Max Planck Institutuko paleoantropologo Jean-Jacques Hublinek koordinatu du ikerketa. Uste dute topatutako aztarnek 315.000 urte inguru dituztela; orain arte topatutako zaharrenek, ordea, 200.000 zituzten.

Toumai

Toumaļ orain dela sei edo zazpi milioi urte bizi izan zen homo sapiens gizakia omen da. Michel Brunet palenteologoak ondorio hori atera zuen irudiko garezurra urtebetez aztertu ondoren. Alabaina, zientzialari guztiek ez datoz bat eta garezur hori hominido batena baino, tximinotik hurbilago dagoen izaki batena dela esaten dute.

Iturria: Elhuyar Zientzia Aldizkaria (Toumai).

Homo naledi

2013an aurkitu zituzten "Homo naledi" izendatu duten Australopithecus itxurako hezurdurak Rising Star haitzuloetan, Hego Afrikan. 15 gizakiri dagozkion 1550 hezur aurkitu dituzte. Ez dago datazio ziurrik, baina, itxura morfologikoa kontuan bi milioi eta erdi urte izan ditzake. Homo izaerako gizakiaren arrasto zaharrena izan daiteke.

Iturria: eLife aldizkari zientifikoa