La Hoya

Arabako Metal-Aroko aztarnategia, Biasterin. Monumentu izendatuta dago; 1935ean aurkitu eta 1973an hasi ziren indusketak. G.A.A. XV. mendetik G.A.A. II. mendera bitartean bertan eraikitako herri eta hainbat gizaki aztarnak aurkitu dira, hiru garai ezberdin bereizten dira:

1) Brontze-Aro Ertaineko gezi-punta eta lurrontziak.

2) Berant Brontze-Aroko metalezko tresnak eta zeramika-piezak. 

3) Garai zeltiberiarreko apaingarri, zeramika, tresneria eta irudi eskematikoak dituzten idolo eta zintzilikarioak. 

Loturak: Neolitikoa Euskal Herrian;

Iturria: Harluxet