Abeberri, Jacques
Jakes Abeberri Miarritzen jaio zen 1930ean. Kazetari eta politikaria. Ikasketaz abokatua. Gure Herria aldizkariko kolaboratzailea eta, Enbatako sortzaileetako bat eta bertako zuzendaria izan da. Miarritzeko Oldarra dantza-taldeko zuzendari eta euskal dantzen espezialista izan da. Miarritzeko udaleko alkateordea 1991z geroztik; abertzale, berde eta independenteez osatutako koalizioan aurkeztu zen.
Iturria:
Elhuyar