Altuna Etxabe, Jesus
Jesus Altuna Berastegin jaio da 1932an. Madrilen Biologi Zientzietan lizentziatu zen (1960); Zientzia Fakultateko sari berezia jaso zuen (1960). Alemanian espezializatu eta Nazioarteko Paleontologia Elkartekoa eta Historia Naturaleko Erret Elkarte Espainoleko kidea egin zen. Aranzadi Elkarteko historiaurre saileko lehendakaria eta Munibe aldizkariko zuzendaria da. Historiaurre eta paleontologiari buruzko lanak argitaratu ditu eta Euskal Herri osoan egindakoez gain, arkeologi lanak eta ikerketak burutu ditu Egipto, Sudan eta Santanderren.
Iturria:
Harluxet