Añoveros Ataun, Antonio
Antonio Añoveros Iruñan jaio zen 1909an eta Bilbon hil 1987an. Espainiako Gerra Zibilean armadako kaperaua eta gerraostean Tafallako erretorea, bikarioa eta Málagako apezpiku laguntzailea izan zen (1952). Cádiz-Ceutako apezpiku izan zen (1965). Paulo VI.ak Bilboko apezpiku egin zuen (1971-78). Euskaldunen egoeraz jabeturik, buruz ikasitako euskarazko sermoiak egiten hasi zen eta apaiz bat jipoitu zuten poliziak eskumikatu zituen. Francoren gobernu eta Elizaren arteko krisia sortaraziko zuen Añoverosen idazkia Bizkaiko eliza guztietan irakurri zen eta Añoveros eta bere laguntzaileak etxetik irten gabe egotera behartu zituen gobernuak (1974). Aita Santuak tronu pontifikaleko laguntzaile egin zuen (1977) eta osasun-arazoengatik dimititu eta erretiratu egin zen. "La subversión del dinero" eta "El diálogo" liburuak idatzi zituen.
Iturria:
Harluxet