Arxu, Jean B
Jean Arxu Altzürükün jaio zen 1811n eta La Reole-en hil 1881ean. Itzulpen ugari egin zituen: Bernard Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae (1847) eta Arnaut Oihenarten errefrauak frantzesera, La Fontaineren alegiak zuberera "La Fontaineren Aleghia-berheziak, neurthitzez frantzesetik uskarara itzuliak", 1848 eta Ruthen libria, Salomonen kantiken eta Jonasen libria itzulpenak Luis Luzien Bonaparterentzat. Halaber, Kontu patriotikak kontakizuna prestatu zuen eta "Uskara eta Frantzes Gramatika, uskalherrietaco haurrentzat egina" gramatika-liburua ondu zuen (1852).
Iturria:
Harluxet