Goņi, Teodosio

Historia eta kondairaren arteko pertsonaia nafarra; ustez Goņin jaioa eta Aralarko San Migelen hila (VIII. m.). 714an Aralarko San Migel santutegia eraiki zuela dio tradizioak. Nahaste baten ondorioz bere gurasoak hil zituela konturatu zenean, Iruņeko apezpikuarengana jo zuen bere bekatua aitortzeko asmoz. Honek Erromara bidali zuen eta Joan VII.a aita santuak jarritako pena bete zuenean Teodosiok eta bere emazte Konstantzak santutegia eraiki zuten.

Iturria: Harluxet