Fernando Aire (Xalbador)
Fernando Aire Bertsolaria Urepelen jaio zen 1920an eta bertan hil zen 1976an. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bere bizitza, familia, baserri, fede eta naturari buruz kantatu zuen. Mattin-ekin batera Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) eman zituen argitara. Bere omenaldi-egunean hil zen bihotzekoak jota. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1977an.
Iturria: Harluxet