|
|
|
||
|
|
|||
|
|
puntubi.com |
|
|
|
>Haitzpeko San Joan (San Juan de la Peña) |
|||
|
|
||
|
Gaur egun bi monasterioek osatzen dute Haitzpeko San Joanen ingurunea, Goiko monasterioa eta, Behekoa edo zaharra. Beheko monasterioa haitz baten hutsunean babestua dago eta hortik hartzen dute monasterioek "haitzpeko" izena. Gartzia I.a Santxez Iruñeko erregea inguru hauetan hil zen eta Antso III. Nagusia Nafarroako erregeak Cluny monasterio beneditarren erreforma onartu zuenean, hemen eman zen lehen aldiz Nafarroako erresuman meza latinez. Beheko monasterioan sartzean IX. mendeko eraikin mozarabiar bat dago; gero, fraideak lurperatzeko kripta moduan erabiliko zena. Ondoan, eliz erromanikoa, garaiko margoak mantentzen dituena. Goiko pisuan Nafarroako eta Aragoiko handiki edo nobleen hilobiak daude, eta atzean, Aragoiko erregeen mausoleoa. Erregeen artean lehena, Ramiro I.a, Nafarroako Antso III.aren semea zen eta harengandik jarauntzi zituen Aragoiko lurrak; gero, Sobrarbe eta Ribagorza bere anaia Gonzalo hil zutenean eskuratu eta bere burua errege izendatu zuen. XVIII. mendean hilobiak zaharberritu egin ziren eta jatorrizko hilkutxak galdu ziren. Erliebeek Aragoiko gertaerak irudikatzen dituzte. Napoleonek Monasterioa arpilatu eta hondatu egin zuen. Areto batean "Santo Grial" delako kalizaren plastikozko kopia bat dago. Erdi Aroan erromatar garaiko kaliza zegoen bertan, eta Jakue bidean zihoazen erromesek bidea utzi eta bertaratzen ziren hura gurtzera, egun Valentziako katedralean dago kaliza hori. Haitzpean, berriz, XII. mendeko kalostra ederra ikus daiteke. Bi areto geratzen dira osorik, baina, kapitelak arte erromanikoaren erakusle onenetakoak dira. "San Joan de la Peñako maisua" izenez ezagutzen zen artistaren obrak dira, inguruko hainbat eliz eta artelan ugariekin batera. Bere ezaugarria zen irudiei begi handi eta neurriz kanpo egitea. Goiko monasterioan eliz atari barrokoa ikus daiteke. Horma handi erdi eroriak ez dute interes handirik, baina, bertatik ikusten den Pirineoetako paisaia ahazte ezina da. Bertan, aparkalekua eta parke handi bat daude. INGURUAN Iruñea-Jaka Errepide Nagusitik sartuta, Haitzpeko San Joaneko bidean, Santa Cruz de la Serós herria dago. Bertan bi eliz interesgarri daude: Santa Maria eta San Caprasio. +(gazt: Auñamendi, ikus historia.) |
||
|
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|