Altadill Torrontera de Sancho San Roman, Julio

Historialari eta militar nafarra, jaiotzez toledoarra (Toledo, 1858 - , 1935). Kubako gerran parte hartu eta zenbait kondekorazio jaso zuen. Ikerketa historiko eta artistikoak burutu zituen eta egunkari eta aldizkari askotan idatzi zituen emaitzak. Arte Ederretako eta Historiako akademietako kide izan zen. Obrak: "Memorias de Sarasate", 1909; "Geografia General del Pais Vasco-Navarro", 1916; "Navarra eta Los despoblados: Castillos medioevales de Nabarra", 1934. Argazkilari eta geografo ere izan zen, baina betiere Nafarroarekin lotutako gaiak landu zituen.

Iturria: Harluxet