Ansotegi, Toribio

Toribio Antsotegi Markinan jaio zen 1805ean eta Zestoan hil 1886an. Isabel II.aren aldeko sarjentu liberal zelarik karlisten kontra borrokatu zen (1833), Gernikan 18 gudariekin egin zion aurre karlistei eta alferez kargua lortutakoan Esparteroren eskolta eta gidaria izan zen Bilboko martxan. Hainbat ekintzatan parte harturik teniente koronel egin zuten (1833); gerra amaitutakoan Bizkaiko Mikeleteen arduradun egin zuten. 1841ean Frantziara joan zen eta bi urte geroago itzulita Guardi Zibil sartu zen. Bizkaiko gobernadore militar zelarik, Velasco, Cuevillas eta Bernaolaren aurka borrokatu eta garaipena lortu zuen (1872).

Iturria: Harluxet/ Auņamendi