Antso abadea
Antso abadea Urraul-Ekialdekoan jaiotako pertsonaia nafarra izan zen, XI. mendekoa. Iruņeko apezpikua (1024 - 1052), Leireko abadiako burua eta Iruņeko apezpikua izan zen eta Naiarako monasterioa gobernatu zuen (1028 - 1030). Antso III.a Gartzes Nagusiaren eta Gartzia III.a Santxez Naiarakoaren zerbitzura egon zen. Clunyko abadearekin harremanak izan zituen; Pirineoetako monasteriotan beneditarren betekizunak bultzatu zituen. Bere eskariz, Antso Nagusiak elizbarrutiaren mugak finkatu eta Iruņeko elizari kendutako ondasunak itzuli zizkiola uste da.
Iturria:
Harluxet