Aranzadi Irujo, Manuel
Manuel Arantzadi Lizarran jaio zen 1882an eta Iruñean hil 1942an. Espainiako Gorteetan diputatu nazionalista izan zen Primo de Riveraren diktadura aurretik (1918 - 1923); Gorteetan euskal nazionalismoaren tesia plazaratu zuen. Hendaian errefuxiatuta egon zen (1924), Aranzadi argitaletxea sortu (1928) eta Espainiako lege-bildumak "Repertorio Cronológico de Legislación y Repertorio de Jurisprudencia" izenburupean argitara ematen hasi zen (1929).
Iturria: Harluxet