Arrieta-Mascarua, Jose Migel
Jose Migel Arrieta-Maskarua Guenesen jaio zen 1816an eta Madrilen hil 1869an. Gernikako juntetxean Guenesko ordezkaria izan zen. Esparteroren aurkako altxamenduan parte hartu zuen (1840). Jaurerriko aholkularia (1852), Batzar Nagusietako diputatu nagusia (1856) eta Bizkaiko Gorteetako diputatu izendatu zuten (1868). Egunkarietan artikuluak argitaratzeaz gain, San Balentin Berriotxoaren biografia (1865), "Bibliografia de D. Pedro Novia de Salcedo" obraren hitzaurrea (1866) eta "Arbol de Guernica" poema idatzi zituen.
Iturria:
Harluxet