Artieda, Joan Martinez de Uriz
Pertsonaia nafarra (XV. m.). Uriz jauregiko jauna zen eta Artiedako jaurerria jaso zuen (1426). Karlos IV.a Bianako printzearen kamarlengoa izan zen eta honek Zaragozan zaldun izendatu zuen (1453). Erresumaren baketze-lanetan parte hartzeagatik, bera eta bere ondorengoentzat Zaraitzu eta Artze ibarretako eta beste hainbat herritako petxak eman zizkion Leonor I.a Nafarroako erreginak.
Iturria:
Harluxet