Azanza, Migel Jose
Migel Jose Azanza Agoitzen jaio zen 1746an eta Bordelen hil 1826an. Gaztetan Ameriketara joan eta Espainia Berriko inspektore nagusiaren idazkaria izan zen (1768). Penintsulara itzuli eta zenbait kargu izan zituen, besteak beste gerra-ministroa (1793) eta Espainia Berriko erregeordea izan zen (1798-1800). Fernando VII.a izango zenaren aldeko jarrera azaldu zuen eta politikatik alde egin zuen Fernando VII.a erregetu zuten arte (1808). Erregeak hazienda-ministro izendatu zuen eta Baionara ihes egin zuenean Gobernu-Batzordeko kidea zen.
Napoleonek Baionara deitu zuen eta han lehenengo konstituzioaren erredakzioan parte hartu zuen (1808). Jose Bonaparte I.ak konstituzioa zin egin zuenean gobernukidea izan zen. Parisen Espainiako enbaxadorea izan zen (1810). Espainian jokatu zen Napoleonen aurkako edo Independentzi gerra amaitu zenean, afrantsesatu izateagatik kondenatua izan zen eta Frantzian errefuxiatu zen. Indultua lortu arren (1820), afrantsesatuen aurkako jarrera bizirik zegoenez, Frantzian segitu zuen eta bertan hil zen.
Iturria: Harluxet