Azkona Diaz de Rada, Jose Maria

Jose Maria Azkona Tafallan jaio zen 1882an eta hil 1951an. Nafarroako historia ikertzeaz, atzerriko autoreak itzultzeaz eta testu zahar eta dokumentuak argitaratzeaz arduratu zen. Bianako Printzea Instituzioko kidea izanik bertan argitaratu zituen bere lanak: "Adiciones al Diccionario histórico de Tudela y Tafalla"; "Clara-Rosa, masón y vizcaíno", 1935; "Zumalacarregui", 1946; "Bibliografía de San Francisco Javier", 1952; etab.

Tafallako alkate (1910-11) eta Alderdi Liberaleko Gorteetako diputatua izan zen (1914-16).

Iturria: Harluxet