Aznar Saratxaga, Santiago
Santiago Aznar Bilbon jaio zen 1904an eta Caracasen hil 1979an. Espainiako Bigarren Errepublika garaiko lehen Euzko Jaurlaritzan Industriako kontseilaria izan zen (1936). Bere proposamena onartuz, gobernuak ikurrina bandera ofizialtzat hartu zuen (1936). UGTren sortzaileetakoa eta bertako idazkari nagusia izan zen.
Iturria:
Harluxet