Aznar Zubigarai, Manuel

Manuel Aznar Etxalarren jaio zen 1894an eta Madrilen hil 1975an. Lehen Mundu-Gerran, gerra-kronikaria izan zen; kroniken bidez emandako laguntzagatik Ingalaterra, Frantzia eta Belgikako gobernuek kondekoratu egin zuten. Madrilgo "El Sol-eko" zuzendari izendatu zuten (1918, 1928-31); literaturari bultzada handia eman zion garaiko idazleen kolaborazioa lortuz. Kazetaritzari ere aldaketa eragin zion ideia progresista eta sozialak oinarri hartuz. Alderdi Errepublikar Kontserbadoreko kidea izanik, 1936ko altxamenduan parte hartu zuen; Gerra Zibilean gerra-kronikaria izan zen. Gerra ondoren "El Diario Vasco-ko" zuzendari izan zen eta Madrilen "Semana" aldizkaria sortu zuen (1939). Diplomatiko eta enbaxadore-zereginetan ere ibili zen.

Iturria: Harluxet