Bizkaiko III.a jauna, Haroko Diego Lopez I.a Zuria
Haro-ko Diego Lopez I.a "Zuria", Bizkaiko III. jauna izan zen (1093 - 1124). Bizkaiko II. jauna Lope Iņigez-en (Enekoitz) semea.
Oraingo Errioxa 1076an Gaztelak eraso ondoren, gaztelarren alde jokatu zuen. Familiaren ondasunei Haroko lurraldea batu eta Haro abizen toponimikoa erabili zuen leinuak lehenengo aldiz. Naiarako, Arabako eta Bizkaiko gobernadore izan zen 1111 - 1116 bitartean. 1117an, ordea, Naiarako Andre Maria errege monasterioari egindako doaintza batean Alfontso I.a Borrokalariarekin agertzen da: "Didaco Lopez de Faro Confirmat". Alfontso I borrokalaria Nafarroako eta Aragoiko erresumaren hedapenean, eta Támarako hitzarmenaren arabera, Nafarroako erregeak lurraldeak berreskuratu baitzituen. Gaztelako Alfontso VI.aren eta, ondoren, horren alaba Urrakaren aldekoa izan zen, Urraka eta bere senarra Alfontso I.a Borrokalaria banandu ziren arte. Egoera korapilatsu hartan Diego Lopez Harokoak batzuetan Nafarroaren alde eta beste batzuetan Gaztelaren alde jokatu zuen. Alfontso VII.a Gaztelakoari lagundu zion Aragoi eta Nafarroako erregearen aurka. Maria Ordoņezekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Haro-ko Lope Diaz I.a, Gilo Diaz, Santxo Diaz eta Fortunio Lopez Harokoa. Diego Lopez hil zenean (1124), Bizkaia mendebaldea, Gaztelaren mende zegoen berriro.
Mitologia: Sugoi
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia