Borboiko dukea, Karlos III.a

 Karlos kondestablea, Montpensier-en jaio zen 1490ean eta Erroman hil 1527an. Kondestable izan zen Frantziako gortean. Bere lehengusina Susanarekin ezkondu (1505) eta Borboi etxeko bi adarrei zegozkien lurralde handien jabe egin zen. Luis XII.ak kondestable izendatu zuen (1514). Emaztea hil zitzaionean (1521) Luisa Savoiakoarekin ezkontzeari uko egin zion eta honek borboien oinordekotza beretzat eskatu zuen. Orduan, Karlos V.aren alde jarri zen. Erromako setioan hil zuten. 

Iturria: Harluxet