Brocar, Arnaldo Gillen
Inprimatzaile nafarra, jatorri ezezagunekoa ? eta Guadalajaran hil zen 1523an. Zenbaiten ustez, alemaniarra zen; beste zenbaitentzat berriz, Frantziako Le Brocar eskualdekoa. Hala ere Alemanian ikasi zuela argi ikusten da bere lanetan erabilitako letra-mota eta ezaugarriengatik. Euskal Herriko lehen inprimatzailea eta Europako onenetarikoa izan zen. Iruñean bizi izan zen 1484-1501 bitartean, baina kultur giro eskasa zela eta Logroñora aldatu zen. Masparranthe-ren "Regulas" latinezko liburua (1492), egile ezezagunaren "Epílogo en medicina y cirugía conveniente a la salud" (1495) eta Castrovoloren "Comentarios morales" (1496) lanak inprimatu zituen.
Iturria:
Harluxet