Butron Legia, Diego

Diego Butron Hondarribian jaio zen, ez dakigu noiz, eta 1655ean hil zen. Hondarribiko alkate zela frantsesek herria setiatu zuten, baina Diegok aurre egin zien eta bi hilabetez plaza tinko babestu ondoren frantses tropek alde egin behar izan zuten (1638). Ondoren Hondarribia eta Donostiako gobernadore militar egin zuten.

Iturria: Harluxet