Fernando II.a Inkisiziokoa edo Faltsarioa (Katolikoa)
|
|
Aragoi-n
jaio zen, Sos
(Del Rey Catolico) herrian, 1452an eta Madrigalejo-n, Caceres, hil zen, 1516ko
urtarrilaren 23an. |
Bere
anai ordea Karlos IV.a Bianako printzea hil
zenean (1461) Calatayud-eko Gorteetan Aragoiko errege-oinordeko gisa zin egin
zuen; geroago, Siziliako errege izendatu zuen aitak (1468).
Isabelek
Joana Beltraneja garaitu eta Portugalekin bakea sinatu zuen urte berean, (Alcobendas,
1479). bere aita Joan II.a Trastamarakoa hil zenean koroatu zuten Fernando Aragoiko errege; gainera, Katalunia,
Valentzia, Balear uharteak, Sardinia eta Sizilia eskuratu zituen. Gaztelako
koroari lotu zizkion horiek guztiak, haiek beren nortasuna gorde bazuten ere.
Fernando eta Isabelen
agintaldian Espainiaren batasun politikoaren eta inperioaren oinarriak jarri
ziren.1492an, Kristobal
Kolonen
enpresari laguntza eman eta horrek Ameriketako bidea urratu zuen.
Musulmanen Granadako erresuma
hartu (1482 1492) eta arabiarrak egotzi zituzten; Kanariak (1484 1496),
Melilla (1497) eta Napoliko erresuma (1504) konkistatu zituzten; Cisneros
Kardinalak
Aljerreko
erresuma konkistatu zuen (1501) eta Nafarroa
inbaditzera Albako dukea bidali (1512) eta anexionatu
egin zuten (1515).
Katolizismoaren
erlijio-bakartasuna
ezarri, Inkisizio modernoa sortu (1481)
eta 1483an Ermandade Handia sortu zuten.
Juduak atzerrira egotzi zituzten (1492).
Hala
ere, mairuak Portugaldik egotzi zituztenean Gaztelan izan zuten babesa, ez pasatzeko lekua bakarrik, baizik eta bertan bizi eta lan egiteko eskubidea ere
izan zuten. Baina horrek, erlijio askatasuna izateak, kontraesan handia sortzen
zuen gainerako biztanle kristauekiko. Erreformatzaileen eraginez katolikoei ez
zitzaien onartzen erlijio askatasuna, aldiz, musulmanak Inkisiziotik libre
ziren.
Isabel I.a hildakoan (1504), Joana Eroa gobernatzeko ez gauza zela erabaki zuten; hortaz, Fernando Gaztelako erregeorde egin eta Joanaren ezkontidea zen Felipe I.ak, hartu zuten tronua; Fernando, Joan Foixkoaren alaba Germana de Foix printzesarekin ezkondu zen (1504), Nafarroako erresuma emaztearen jaraunspentzat eskatzeko. Felipe I.a hil (1506) eta Fernando bakarrik itzuli zen Gaztelako agintera. Nafarroan beaumondar eta agramondarren anaiarteko borrokak berpiztu zituen Fernandok, beaumondarren alde eginez; azkenik, Germanaren jaraunspen eskubideak aitzaki, Albako dukeari Nafarroa Garaiko eraso armatua agindu zion (1512).
Fernandok
Nafarroako Gorteak errespetatuko zituela agindu zien
Beaumondarrei; horrela, 1513ko martxoaren 13 eta 24an Beaumondar aldekoak ziren
Gorteak bildu zituen Iruņean. Fideltasuna zin egitearen truke erregeak Foruak
errespetatuko zituen eta fideltasun zinpea egin ez zuten agramondarrei barkamena
agindu zien. Donibane Garaziko inbasioaren ondoren, 1513ko ekainaren 5ean
Nafarroa Behereko nobleek ere men egiten diote. 1514ko urtarrilaren 29an
bigarrenez eta 1915eko martxoan hirugarrenez biltzen dira Gorteak. Fernando,
Aragoiko eta Nafarroako errege bezala azaltzen du bere burua, baina Germana
Foixkoarekin oinordekorik izateko esperantzarik ez eta bere iloba
Loturak: >Pedro Idiakez; >Katalina Aragoikoa; >Liga Saindua; >Diego Martinez;> Rodrigo Santxez Merkado; >Navarro, Pedro; >Pierres Azkoiengoa; >Santxez Zamudiokoa, Martin; >Sevillako ituna; >Torquemada; >Zuņiga, Francesillo;
Iturriak: Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa/ El problema Espaņol, Alberto Arana, HIRU, SL/ Lur Entziklopedia/ Manex Goyhenetche/ Auņamendi