Frantzisko II.a Alençonkoa
Frantzisko II.a Alençonkoa Fontainebleau-n jaio zen 1544ko urtarrilaren 19an eta Orleans-en hil 1560ko abenduaren 5ean. Katalina Medicci eta Enrike II.aren seme eta oinordeko, Frantziako errege (1559-1560).
Buru eta
gorputz ahulekoa Maria Estuardorekin ezkondu zen. Aginpidea eskuratu zuenean
bere emaztearen osabei, Guise
familia, utzi zien aginpidea. Guisetarren indarra ahultzearekin antolatu zuten buruzagi protestanteek Amboiseko matxinada
(1560). Erregealdi motz hartan ezin
izan zituen erlijio-botere borrokak gelditu. Katolikoak Guisatarren
gidaritzapean zeuden; protestanteak, berriz, Antonio
Borboikoaren (Joana
III. Albretekoaren senarra), Luis du Coide eta Colignytarren agindupean.
Iturria: Elhuyar/ Lur