Harizpe,
Jean Isidore
Jean Isidore Harizpe Nafarroa Behereko Baigorrin jaio 1768ko abenduaren 7an eta Lakarreko bere gazteluan hil zen 1885ean. Napoleonen eta ondorengoen militar-zerbitzuan bizi guztia eman zuen.
Iraultza
Frantsesa piztu zenean, armadan sartu eta Rosellóko batailan eta Italia
eta Alemaniako kanpainetan parte hartu zuen. Pirineoetako
mugak babesteko sortuak ziren “Euskal Ehiztariak” izeneko Donibane Garaziko
konpainian sartu zen bere anaiekin batera, Harizpek hogeita lau urte zituen
orduan. Baigorriko lurrak babestu zituen Konbentzioko
Gerran (1793 – 1795), horretarako deituriko boluntario armada-taldea sortu zuen,
Espainiako armadaren aurka aritzeko.
Euskal Ehiztariak konpainiak desegin ondoren Napoleon I.a Bonaparteren konkista asmoen alde agertu zen. Frantziako inperioa aldarrikatu zenean, 1804ko abenduaren 2an, Napoleonen enperadore-koroatzean, bertan izan zen Harizpe. Frantziarrak Espainian sartu zirenean gerran parte hartu zuen. Erroman, Austrian eta Polonian borrokatu ondoren, jeneral egin zuten (1807). 1808an Iberiar Penintsulara jo zuen eta bost urtez borrokatu zen Espainiako gudarosteen aurka: Tutera, Zaragoza, Katalunia eta Sagunton.
1814an
Ipar Euskal Herrira jo zuen, Soult mariskalak deituta, baina erretirada jo behar
izan zuen Okzitaniako Tolosaraino ingeles osteei ezin eutsirik. Hala ere,
kanpaina horien ondoren Dibisioko jeneral, Inperioko konde eta Ohorezko Legioko
ofizial izendatu zuten. Inperioa deuseztatu ondoren Napoleonen ondoan jarraitu
zuen Ehun Eguneko tartean (1815).
Lehen
Gerra Karlista piztu zenean “Guardia Nazionaleko” berrantolaketaz arduratu zen.
Frantziako II. errepublika (1848 - 1852) txalotu zuen eta parte hartu Baionako katedraleko
ospakizunean. 1850ean erretiratu zen Aholkulari eta diputatu karguak izan
ondoren.
Loturak: Jean Blaise Goienetxe;
Iturria: Elhuyar/ Lur