Haro-ko Luis Méndez

Luis Méndez Harokoa Valladolid-en jaio zen 1598an eta Madrilen hil 1661ean. Politikari espainiarra izan zen. Felipe IV.aren balidoa eta Olivares-ko konde-dukearen lehengusua izan zen.

Bere agintaldia ez zen arrakastatsua gertatu eta Westfalia (1648) eta Pirineoetako (1659) bake itunak izenpetu behar izan zituen, Espainiaren gainbeheraka areagotuz.

Iturria: Elhuyar