Lojendio, Joan Pablo

Joan Pablo Logendio Gabirian jaio zen ~1842an eta hil 1918an. Mikelete sartu (1858) eta teniente izatera iritsi zen (1870). Kapitaina zela (1872), Bigarren Gerra Karlistan Belabieta, Hernialde, Irun eta Endarlatsako ekintzetan eta Oriako operazioetan parte hartu zuen eta ondoren koronel izendatu zuten (1876). 1874az geroztik Gipuzkoako mikeleteen buru izan zen.

Iturria: Harluxet