Lopez de Roncesvalles, Nikolas
Nikolas Lopez Orreagakoa 1364an jaio eta hil 1413an. 1381ean Iruņeko kabildoan sartu zen; Iruņeko kardinalaren laguntzaile (1393) eta, Zisma Handian, Avignongo jauregia frantsesen erasoetatik defendatzen aritu zen (1398 - 1403). Ordain gisa, Benedikto XIII.a antipapak goi-mailako eliz karguak eman zizkion; Iruņeko katedraleko bikario nagusi eta, 1410-13 bitartean, artxidiakono izan zen.
Iturria: Harluxet