Luxemburg, Rosa

Rosa Luxemburg Zamosc-en jaio zen 1871ean eta Berlinen hil 1919an. Iraultzaile alemaniarra, jaiotzez poloniarra. Judutar familia bateko kidea Varsobian ikasi zuen. Poloniatik atzerriratu (1889) eta Suitzan hartu zuen babes. Alemaniako alderdi sozialistaren barruan oposizioko Spartakus Liga eratu zuen (1915). Marxismoaren teorialaria izan zen "Erreforma soziala ala iraultza?", 1889; "Kapitalaren pilaketa", 1913. Altxamendu espartakistan atxilotu eta hil egin zuten 1919ko urtarrilaren 15ean.

I:Harluxet/ Enkarta