Goienetxe, Bernard (Matalas)
Goyheneche
edo Goinheix, Bernard
Bernard
Goyheneche-koa, Mithikile herrian jaio zen, ez dakigu ongi zein urtean, eta Lextarren
hil zuten 1661eko azaroaren 8an.
Nafarroako
Luis III.a, Frantziako XIV.a Handia, errege
borboiaren neurri gero eta zentralistagoaren eraginez Zuberoako
Foru eta eskubideak murriztu ziren (herriak zuzenean
aukeraturiko ordezkarien aginte maila ezabatu, gehiegizko zergak...); gainera, herri lurrak
desjabetu eta nobleen artean banatzeko joera zabaldu zen, benetako agindu baten modura,
“lur-sailik ez jaunik gabe” printzipio feudalaren ildotik.
1661eko
ekainean hasi zen Matalasen matxinada. Nobleak, Iruriko
kondea tarteko, eta Mauleko burgesia zituen etsai
Matalasek eta haien aurkako erasoa jo zuten bildutako lauzpabost mila lagunek.
Sohütako etxe batzuk erre eta Mauleko hiria eta Maule-Lextarreko gaztelua setiatu zituzten
matxinatuek. Horren inguruan 7.000 bat lagun altxa ziren armatan eta Zuberoako
jauntxoek Bordeleko parlamentuko militarren laguntza eskatu
zuten. Bien bitartean, herri antolamenduko moldeak bermatzen saiatu zen Matalas,
laborariek kontrolatzen zituzten herrietan.
Urriaren
12an borrokatu ziren Söutan Matalasen laborariak ia-ia armarik gabe eta
Bordeletik bidalitako 100 zaldizko eta 400 oinezko gudari guztiz armatuak.
Jauntxoek eta Bordeleko tropek, Calvo
izeneko kapitain mertzenarioa buru, arras menderatu
zituzten laborariak.
Lextarreko plazan
lepoa
moztuta hil zuten Matalas eta haren burua gazteluko kanoi-zulo batean jarri
zuten; gero, Mauleko sarreran ezarri zuten haren
burua bolada batez, jende guztiaren zentzagarri. Harrapatu ez zituzten beste zortzi
lagunentzat herio
zigorra eman zuten epaileek, eta
bizitza guztirako galeretara kondenatu zituzten beste hiru, Matalasen iloba bat
tarteko.
Bernard Goienetxekoak gidaturiko matxinadaren ondoren, nobleen agintea areagotu egin zen Zuberoan, eta neurri handian ahuldu ziren Zuberoako antzinako herri eskubideak. Hala ere, Matalasen oroitzapenak bizirik iraun du Zuberoan, heroi zuzentzaile baten gisara. 1966 arte gurutze batek markatzen zuen Matalaz hil zuteneko lekua, baina errepideko biribilgune batek ezabatua da. Nolanahi ere, bizirik iraun du gaur egun arte Matalasen irudiak (Etxahun Iruri koblakari handiak pastoral bat eskaini zion 1955ean, “Matalaz” Eskuila herrian antzeztua.) eta gaur egungo ideologia abertzaleen begietan, Zuberoako, eta Euskal Herriko, izatearen eta herriaren interesen defentsan ihardun zuen heroi handi bihurtu da. Haren izena daraman ondoko kantak ongi adierazten du hori:
|
Dolü gabe hiltzen niz, bizia Ziberoarentako emaiten
baitüt.
|
Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko Ziberotarrak, egiazko eüskaldünak, tirano arrotzen hiltzeko eta gure aiten aitek ützi daikien lurraren popüliari erremetitzeko. |