Mur, Luis

Luis Mur Tuteran jaio zen 1598an eta hil ?. Zuzenbidean lizentziatua, Erret Kontseiluko kidea, Nafarroako Gorte Nagusiko alkatea eta Nafarroako erresumako diputatua eta sindikoa izan zen. Flandesko gerran (1636) eta Hondarribiko setioan (1638) parte hartu zuen. Triunfo de la esclavitud (1640) eta Tiberio, ilustrado con morales y políticos discursos (1645) liburuak idatzi zituen.

I: Harluxet