|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
averroismo
Averroes filosofo hispano-arabiarraren lanetan oinarriturik sortu zen korrontea, Erdi Aroko eta Errenazimentuko eskolek zabaldu zutena. Filosofo kristau eta juduengan Averroesen irakatsiek izan zuten eragina adierazten du bereziki averroismoak ("averroismo latindarra" ere deituak). Berak Aristoteleren liburuei egindako iruzkinetan, horien edizio latindarrarekin batera argitaratutakoetan, oinarritu zen averroismoa; baina, zenbait autoreren ustez, Averroesek irakasten ez zuenik ere egotzi zioten berari: adibidez, bi egia berezien teoria, fedearena eta arrazoiarena.
Averroismoaren arabera: a) mundua betikoa da (horrela irakatsia zuen Aristotelek, eta horri jarraituz, Averroesek); b) arima banakoa hilkorra da (betikoa eta hilezkorra arima unibertsala, "intelektiboa", da bakarrik); c) arrazoizko egia da nagusi, fedean oinarritutakoaren gain. Elizak XIII. mendean kondenatu baldin bazuen ere, XIV-XV. mendeetan eragin handia izan zuen Frantzia eta Italiako filosofia eskolastikoan: Jandun Pariskoa, Tadeo Parmakoa eta Angelo Arezzokoa izan ziren averroismoaren lekuko nagusiak.
Iturria:
Harluxet