|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Euskara eta
hizkuntza erromanikoak
Erdi Aroan, eta Erromatarrek Euskal Herria inbaditzearen ondorioz, latinetik jaiotako hizkuntza berriez inguratuta, eta inguratuta ez ezik horietako hiztun arrotz asko barruan zituela, aurkitu zen euskara.
Gotuerak, godo eta bisigodoen
hizkuntza, ez zuen ez politikoki, ezta
sozio-kultural moduan ere aski indar izan euskara arriskuan jartzeko; arabierak (VIII - XI.
mendeak),
ostera, Erriberan politikoki ongi finkatuak eta kulturalki indartsuagoak, Iruńeko
erreinuan izan zuen bere hesia. Herriok hemen berton Estatu eratu iraunkorrik
utzi ez zigutenez, ez zuten ondoko mendeetarako hizkuntza lehiakiderik ere
hemengo inguruetan finkatu.
Hurrengo mendeetan (X - XV.), lagun edo arerio, euskarak bere ondoan izan zituen hizkuntza-erromanikoak suertatu ziren; eta berauek izan ziren, bizilagun bezala, garrantzirik handiena izan zutenak: iparraldean okzitaniera eta gaskoiera; ipar-ekialdean aragoera eta nafar-erromanikoa; eta hego-mendebaldeetan, gaztelania.
Jakue Bideak eraginda eta agintarien politikak erakarrita,
hiztun arrotzik ez zen falta izan barnean ere: merkatalgoa eta hiri-bizitza
indartzeko frankoak etorri ziren
(okzitanieraren dialekto ezberdinekin); dozenaka judu-auzo ere bazen,
hebreeraz ari zena, eta Hispaniako
konkista zabaldu ahala, beti geratzen ziren Nafarroa Osoan arabieradun batzuk.
Gaztelarren populatzearekin, gaztelania ere hegoaldera zabaldu zen bereziki, artean
euskararen barrutia bere hartan utziz. Eta gogora dezagun; frantsesaren
lurraldea urrun zegoen, ehunka kilometrotara.
Erromanikoetako batzuk euskaldunaren ezpainetan zebilen latinetik jaioak
dira, beren fonologiek erakutsita daukatenez (gaztelaniaren fonologian
ispilatzen da hau batez ere).
Erdi Aroko hizkuntzen geografia hartan bi gertakari handi azpimarratu
behar dira: bata, Akitanian eta
Pirinioetan, Erdi Aroan zehar atzera egin zuen euskarak; baina bigarrena, Euskal
Herri hegoaldean
hedapen nabaria ere izan zuen.
Iturria: Joseba Intxausti/