|
|
|
||
|
|
puntubi.com |
|
|
|
>Kinto Real zerga Bostena |
|||
|
|
||
|
Nafarroako erregeari ordaintzen zitzaion zerga zen "Bostenaren Erreala" deitutakoa. Egun, izen horrekin ezagutzen dira Aldude Bailarako mendiak (ikus, Urepele ). Baigorritik Hegoaldera eta Erroibartik Iparraldera. Aldude haranaren Hegoaldeko luzapena da; 15,5 km2-ko azalera du. Ortzanzurieta (1.567 m), Adi (1.459 m), Iturrunburu (1.291 m) eta Autza (1.305 m) dira gailur nagusiak. Irizpide geo-historikoen arabera, mazizoaren Hegoaldeko zatiari Kintoa deritzo eta Iparraldekoari Aldude. 1512ko gaztelarren inbasio eta konkistak bitan banatu zituen ordura arte Erresuma bakarreko ziren hiritarrak eta lurrak. Bortxaz banatutako hartan ordea, herri bakarra bizi zen eta bakarrak bezala bizitzen ohituak zeuden. Inbasioaren ondorioz ugari ziren azienda lapurreta eta sarraskiak. 1780an, muga-marra zehaztu zen eta 1856an berretsi zen. Quinto Realeko lurrak Estatu Espainolaren titularitatepekoak dira, baina, Frantziari "betiko" errentan emanak, bertako familiek Espainian ordaintzen dituzte errentak eta artzaintsarako erabilitako lurrengatik zerga berezia ordaintzen dute Baztanen.
|
||
|
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|