Lukuze leinua
Nafarroa Behereko erresumako noble-familia, lukuze herrikoa. Nafarroako historian eragin handia izan zuen; Nafarroako gorteetan sarrera zuen eta Amikuzeko Gorte Nagusian ere ordezkaritza zuten bi baroierrietako bat zen (bestea Agramont-ekoa zen). Akizeko baroierrikoen ondorengoak ziren; Akizeko jauna zen Arnauld I.a Luporen bigarren semeak (Gartzia Arnaudek) Amikuze eta Ostibarreko jaurerria jaso zuen (1065). Honen ondorengoek jasotako ondasunen arabera jaurgoa banatu egin zen: Dat-Arnaudek Amikuze eta Ostibarre jaso zituen eta Arnaud-Gartziak Landibarre eta Lukuze.
Iturria:
Harluxet