<<< Orri Nagusira

       

www.puntubi.com

Vouillé-ko gudua

Klovis I.a errege frankoak Vouillén Alariko II.a errege bisigodoa garaitu zuen gudua (507), Poitiers-etik hurbil.

Vouilléko bataila oraingo Vouillé herrian jokatu zen 507ko udaberrian. Frankoen eta bisigodoen arteko borroka izan zen Galian gailentzeko.

Klovis I. erregearen tropek erresuma frankoa zabaldu nahi zuten Galia osoan, Novempolulaniako baskoiak barne. Horretarako Soissonsen galiar-erromatarrak eta Zülpichen alamanak menderatu ostean, hegoalderantz jo zuten bisigodoen aurka Loira zeharkatuz. Hauek ostrogodoen laguntza jaso zuten baina ailegatu baino lehen gudua hasi eta frankoek erregea hil zutenean erabateko porrota izan zen bisigodoentzat.

 

Guduaren ondorioz, frankoek Okzitaniako Tolosa, Akitania, Limusin eta Narbonensis irabazi zuten. Bisigodoek, ordea, Septimania baino ez zuten mantendu, nahiz eta Toledoraino eraman bere hiriburua.

Iturria: Harluxet eta beste batzuk