<<<Nagusira

www.puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Zaldibia

Gipuzkoako udalerria, Txindoki edo Ņaņarri mendiaren magalean. Zaldibiarrak. Industria (elikagaiak, zurgintza, metalurgia) eta abeltzaintza (Aralarko larreetan).

Historia:  Koa izeneko kobazuloan aurkitu dira gizakiaren lehen aztarnak: industria litikoaren arrastoak eta Paleolitiko ondoko zeramika. Neolitikoko zenbait monumentu megalitiko ere badaude, Aralarko larreetarako ardi-bideei zuzenean lotutakoak: Ausokoi I, Ausokoi II, Argarbi, Matxitxane eta Jentilarri, esaterako.

XII. mendearen erdialdean Nafarroako erresumaren parte zen, gaur egungo Santa Fe eliza eta Saturdi ermita Iruņeko katedraleko dokumentu batzuetan aipatzen dira. Alfontso VIII.a gaztelarren konkistaren ondoren, bere erresumari atxiki zion Ausoko harkaitz-gaztelua. Aipatutako gaztelua Aralar mendiko bideak kontrolatzen duen gailur batean dago kokatuta, 900 metroko garaieran. Harkaitz itxurako tontorra du, Pirinioetako Erdi Aroko gotorlekuen antzera. Ausoko Gazteluak behatoki funtzioa bete zuen XII eta XIII. mendeetan. Gizaldi horietan Nafarroako Erresumaren esku egon zen, baina Gaztelak mendean hartu zuenean, XIV. mendean, zeregin hori edukitzeari utzi zion. Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko talde bat ari da bertan indusketa lanak egiten.

1399an Zaldibiak Ordiziarekin bat egin zuen, bere mugak eta nolabaiteko udal-autonomia gorde zituen arren. Egoera hori 1615 otsailaren 13an aldatu zen, udal independentzia lortu zuenean, eta hiribildu titulua lortu zuen. Titulu hori Felipe IIIa erregeak eman zion 3.575 dukaten truke. Nolanahi ere, urte horretan bertan Oria ibaiko Batasuna sortu zuen, Altzaga, Arama, Gaintza, Legorreta eta Itsasondorekin batera. Elkartze hau Gipuzkoako Batzar Nagusi eta Partikularretan ordezkari bat izateak eragiten zizkien gastuei aurre egiteko sortu zuten. 1682 eta 1714 bitartean Villafrancako Batasunaren barruan egon zen, eta 1818 eta 1852 bitartean, Ataun eta Beasainekin batera, Atazalbea Batasuna sortu zuen. 1852an, hain zuzen, bakarrik ekin zion udal-jardunari gaur arte.

Iturria: udala

 

1.- Zer ikusi

 

Ausa Ausa gaztelua

Ausa gaztelua: hiru.com

 

 

2.- Ondo pasa

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Hotelak / Ostatuak:

Landetxeak / Kanpinak:

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

Goierriko Hitza

Eskualde mailako egunkaria.

udala

 

 

 

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.