<<<Nagusira

 

 

www.puntubi.com

 

puntubi.com

 

>La Oliba monasterioa   

 

Olibako monasterio zistertarra. Gartzia IV.a Ramirezek 1134an eginiko dohaintza baten ondorioz eraiki zela uste da. Eliza eta monasterioa eraiki zituzten Frantziatik iritsitako monje zistertarrek eta XIV. m.a arte ondasun asko eta agintea izan zituen; gero, gainbehera hasi zen. Iberiar penintsulako zistertar artearen eraikuntza nagusietakoa da.

Atal nagusiak, eliza, klaustroa, etab. osorik eta eraberrituta daude; eraikinak klaustroaren inguruan daude, hiri txiki baten itxura hartuz. Sarrerako arkuaren ondoren ataurre handi bat dago eta arku batek plazarako bidea zabaltzen du. Plazan Santa Maria eliza dago (~1164-98). Gurutze latindarreko oinplanoa eta gurutze-gangak ditu. Nabe nagusiak eta gurutzadurak bina gorputz dituzte, behekoa arku zorrotzez eta goikoa erdi-puntuko leiho txaranbelduz osatuak. Dekorazioa xumea da, kapitelak dira apaindutako elementu bakarrak. Kanpoaldean kontrahorma sendoak eta modiloi lisoek eutsitako erlaitza daude. Portada gotikoa (1300), txaranbeldua da, hamabi arkiboltaz osatua (kanpokoa diamante-punta itxuraz apaindua eta barrualdekoa lorez). Portada gainean, bi oinen artean, inposta bat dago giza eta munstro irudiekin. Klaustroa gotikoa da (XIV-XV. m.), oinplano karratukoa. Sei arkuteria gotiko eta gurutze-gangak ditu. Klaustroaren inguruan daude Erdi Aroko gainerako eraikinak: kapitulu-areto protogotikoa, errefektorioa, liburutegia eta sukaldea.

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)