|
Maldatxoa
igo ondoren gira-bira egiten du errepideak. Halako batean
harri-metatze garaiak diren hormak begi aurrean. Hemendik, ia
erorian ikusten dira Agramondarren (Garamont) gazteluko paretak.
Harri-meta erroldoia dirudi, edonola ere, handia izandako gotorleku
baten aztarnen aurrean nago. Bidaxune herrira jaitsita kaleek badute
erdi-Aroko kaleitxura. Herritik atera eta urrutitik ikusten da
gaztelua. Bertaratzeko zabalgune zabal bat zeharkatu behar da.
Ezkerraldean, harritzarrez babestutako beste eraikuntza bat,
kolegiata. Suntsitu gabeko paretaldeak baliatuz etxebizitzak
prestatu dituzte bertan.
Gazteluan
sartzeko, ezker-eskuineko murrutan betelana eginda landa luzea,
gazteluaren beraren lubanarrora iritsi arteraino, aproposa oso
zaldi-torneoak egiteko. Agramon gazteluaren ataria ikusgarria da.
Landa luzearen amaieran sarrera: ate arkoduna eta garaia,
eskuinaldeko horman lehio zabal-garaiak harrizko gurutzearen moduan
zatikatzen dituzte lehio-ahoa. Gaztelua Simon Monforten agindutara
eraiki zen 1220an, 1523an erre zuen lehenengo aldiz Filiberto
Chalon-ekoak eta gero Iraultza Frantziarrean berriro.
Agramondarren
gazteluaren
aurriak, +(hiru.com). Hilerri juduaren aztarnak.
|