Agramondarren gaztelua
|
|
Bidaxunen, Nafarroa Beherea, ikus daitekeen gaztelua, Simon Monforten agindutara eraiki zen 1180 - 1200 bitartean. 1215ean, agramondar familiaren eskura igaro zen. Erdi-Aro hasieran agindu zuten bertan agramondarrek eta Bidaxune herria izan zen haien egoitza XII. mendean. |
|
Nafarroako Antso VII.a Azkarrari omenaldia egin zitzaion, bertara, Bibian II.a, Behenafarroako eta Zuberoako Ahaide Nagusiak bildu ziren. Geroztik Agramondarrek Nafarroako erregeen alde jokatuko izan zuten. Omenaldiak berriro ere egin ziren (1237, 1266, 1329...). Agramondarrek
Nafarroako erregeekin zuten erlazio estuaz eta beren lurren kokagune
estrategikoaz baliatuta, Nafarroa eta Gaskoineko lurren mugan zuten
gaztelua, agintaldi ia independientea eraman zuten. Bidaxuneko printze
burujabedunak izan ziren. Hala
ere, gatazka anitz sortu zen garai hartan. Nafarroako noblezi guztiaren
parte hartzea 1385ean Nafarroako Karlos
II.a erregeak amaiarazi nahi zian zien bi aldeei. “Bakearen
elizatxoa” eraikiaraziz Muskildiko San Antonion. Ez zuen lortu. Geroago ere izan ziren Bakea lortzeko beste saiakerak, baina arrakastarik gabe. XVI. mendean. Aurrerantzean, erlijio-gerrak zirela-eta izan ziren bakea sinatzeko beste hainbat saio, baina alferrik denak. Katolikoek Charles Luxe-ko buru zutela Beamountarrak nahi zuten. Protestanteek, berriz, Antonio Agramont buru zutela Juana Albretekoa defendatzen zuten. Geroago Antonio Agramon katolikoa egin zen. Nafarroako
erret-lurrak bi bandotan banatu ziren, agramondar eta beamondarren anaia arteko
gerrak euskaldunak banatu zituen: Nafarroako erregeen leinu zaharraren
aldeko Agramondarrak, Bidaxungoen agindura batetik, eta bestetik Luis
Beaumont-ekoaren aldeko Beaumondarrak, Luxe-tarren agindura. 1648an Antonio III. Agramon Frantziako mariskala zela Madrilera joan zen Maria Teresaren esposatzea eskatzera Luis XIV. Frantziakoarentzat, orduan, bere lurraldeak dukat maila hartu zuen. Gazteluak bere edertasunaren gorena ezagutu zuen 1659an, Mazarino eta bere jarraigoak bertan hartzeko altzari dotorez gaztelu osoa hornitu zutenean. Uztailaren 20-25ean Pirineotako hitzarmenaren hasierako tratuentzat. Aurreko
garai batean Agramondarren eskutik eraikitako kolegiata gaztelu bera bezain
garrantzizkoa izan zen. Bizente Paul-ekoari bertan soildu zioten burua
“Ordenes pequeñas) egin zituenean 1596an. Bizente Paulekoa apaiz frantsesa
zen, (Pouy, g.e. Saint Vicen-de-Paul, 1581 – Paris, 1660) Garai hartako
gabezia materialari ta izpiritualari konponbide bat eman nahian, Misioaren
Kongregazioko edo lazaristak (1625) eta Karitateko Alaben Lagundia (1633) sortu
zituen. Filiberto Chalon-goak eta Iraultza Frantsesaren garaian berriro (1789 - 1799). Kolegiatan
daude Agramondarren hilobiak, baita Frantziako mariskala izan zen Antonio
III. Agramondarrarena ere. Egun,
garai hartako distirak harritzar meta besterik ez dira, turistentzat udako
arratsaldeetan hegazti harraparien erakusketak egiteko.
|