Antso IV.a Gartzes Peņalengoa
Antso IV.a Gartzes Peņalengoa 1039an jaio eta 1076an hil zuten. Iruņeko X. erregea (1054 - 1076), Gartzea III.a Santxezen eta bere emazte Estefaniaren semea. Atapuercako erasoaldian bere aita Gartzea III.a Santxez hildakoan izendatu zuten Nafarroako errege. Normandiako Plentziarekin ezkondu zen (1070)
Atapuercan bertan errege izendatu eta goratu zuten (Nafarroako erregeak, Europako beste zenbait ez bezala, ez ziren "untzio" edo jainko aita-sainduaren bedeinkazioz izendatzen, baizik-eta nobleek beraiek aukeratzen zuten zoru gainetik altxatuz). Bere anaien eta Nafarroako nobleen aurrez aurre jarri zen; gorteko ordu arteko kargu politiko eta administratiboen banaketa aldatu eta bere aitona Antso III.a Gartzes Nagusiak ezarritako eliz-karguen antolaketa deuseztatu egin zuen; nahiz eta Joan abade beneditarrak berak ere erregetzat hartu, erabaki horrek etsai asko sortu zizkion.
Lehenengo, Ramiro I.a Aragoikoarekin itun bat sinatu zuen Fernando I.a Gaztela eta Leongo erregeari aurre egiteko; baina hori gorde ordez, Zaragozako Moktadir arabiarrarekin bat egin eta Ramiroren aurka borrokatu ziren Graus-en. Aragoiko erregea bertan hil zen (1063). Heriotza hori zela eta aita santuak gurutzada bultzatu zuen musulmanen aurka. Hori aprobetxatuz Gaztelako Antso II.a erregeak Nafarroakoari eraso egin eta Nafarroako mugetara iritsi zen. Antso IV. Nafarroakoak Aragoiko Antso Ramirez I.ari laguntza eskatu eta garai hartan euskaldunak ziren Bureba, Pankorbo eta Oka mendietan berrezarri ziren mugak.
Hiru Antso erregek borrokan ari ziren, eta hirurak, Antso III. Nagusiaren bilobak ziren. Gerra horien ondorioz ahuldu zen Antso IV.aren aginpidea, Zaragozako Moktadir taifa-erregea bere menpeko bihurtu arren. Horrexegatik hain zuzen, egindako maniobra ez zen Alfontso VI.aren gustukoa izan, ordu arte Gaztelako koroak jasotzen baitzituen Zaragozako zergak. 1074an, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa inbaditu zuen.
![]() |
Antso IV.aren izaera zakarrak eta maniobra ustelak tirabira asko sortu zituen Nafarroako gortean. Azkenean, bere anai-arreba, Ramon eta Ermesinda, eta nobleak Antso IV.a erailtzeko oldartu ziren; Alfonso VI.az gainera, lagun izan zituzten Zaragozako Moktadir taifa, eta Aragoiko Antso V.a Ramirez. Ramon eta Ermesinda anai-arrebek, Iruņeko noble batzuen laguntzaz Antso erregea arroilatik behera amildu zuten Peņalenen, Alesbes herri nafarraren ondoan, 1076ko ekainaren 4an. Nafarroako errege legitimoa hilda eta haien semeak Antso eta Gartzia oso txikiak izanik, nafarrek ez zuten Ramon anaia hiltzailea erregetzat hartu nahi izan, eta Ramonek Zaragozara eta Ermesindak Alfontso VI.aren gortera ihes egin behar izan zuten. Hiru anai-arrebak, Antso, Ramon eta Ermesinda, Naiarako Santa Maria errege-elizan daude ehortzita. Ondoren, hiltzaileek, nobleen laguntzaz (Fortun Iņigez kasu), erresuma banatu egin zuten: Gaztelako Alfontso VI.ak Errioxan, Bureban; oraingo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaun eta jabe ibili zen. Antso V. Ramirez Aragoikoak eta Leongo erregeak, berriz, Nafarroako erresumatik geratzen zena banatu zuten. |
Loturak: Orbita Bela Aznarez;
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia/ argazkia: auņamendi