<<< Orri Nagusira

       

www.puntubi.com

Atapuekako bataila

 Egungo Ages eta Olmos de Atapuercako (Burgos) arteko lautaden, 1054an jokatutako bataila. Bertan, Fernando I.a Leon-Gaztelako erregearen osteek haren anaia Nafarroako errege Gartzea III.a Naiarakoa hil egin zuten. Gartzearen ondoan ziren Eneko Lupiz (Lopez) Otsoa eta bere aitaginarreba Fortun Santxez “Aitano”, Gartzearen erreinuko pertsonai garrantzitsuenetako bat, Naiarako tenente eta jabetzako lurralde askoren Jaun.

Atapuerkako batailaren ondoren gauzak gutxi aldatu ziren lurraldearen banaketari dagokionez. Bataila lekuan bertan goratu zuten Gartzea III.a eta Foixko Estefaniaren seme a Iruñeko errege Antso IV.a Gartzes Peñalengoa, hamalau urte besterik ez zituelarik. Errege berriak aurrekoengandik jasotako Oka eta Obarenes mendikateak batetik eta Atapuerkako inguruak bestetik mantendu ahal izan zituen. Hala ere, mendebaldeko lurraldea etengabeko liskar tokia izango zen hurrengo hamarkadatan.  Fernandoren eskura pasa ziren Ubierna, Urbel eta La Piedra. 1062. Urtearen inguruan, bi erregeek bakea sinatu zuten. Fernando “Gaztela osoko” errege azaltzen da eta Antso IV. Naiara eta Iruñeko errege.

Loturak: Ximenez de Rada, RodrigoXimenez Gazolatzekoa, Pedro;

Iturria: