Argala (Jose Migel Beñaran)
Jose Miguel Beñaran Arrigorriagan jaio zen 1949an eta Angelun hil zuten 1978an. ETAko buruzagi eta ideologo izan zen. Espainiako gobernuburu zen Luis Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatu eta burutu zuen (1973). Espainiako agintariek bultzaturiko erreforma politikoaren aurrean KAS alternatibaren puntuetan oinarritutako bidearen aldeko jarrera azaldu zuen. Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Batallón Vasco-Español talde terroristak bere auto azpian ezarritako lehergailu batek eztanda egin eta hil egin zen.
Iturria:
Harluxet