<<< Orri Nagusira

       

www.puntubi.com

Segadorsen gudua

Espainiako borboien etxeko Felipe IV.aren osteak Katalunian sartu zirela-eta haiek mantentzeko gehiegizko zergen kontra altxa ziren Kataluniako nekazariak (1640 - 1659).

Ameriketako urrearen arpilaketarekin aberastutako Castillako noblezia porrot ekonomikoan zegoen. Hogeita hamar Urteko gerran sartuta, Olibaresko konde-dukeak Espainian ejertzito bakarra eta penintsulako erresuma guztiek finantzatua ezarri zuen (La Union de Armas, 1626). Kataluniako Gorteek erabakia errefusatu egin zuten, baina, Espainiako erregeak tropa gehiago bidali zituen Frantziaren aurka prestatzen ari ziren guduan muga indartzeko.

Katalanek Pau Claris izendatu zuten Generalitateko presidente, hitzarmenaren aldeko noblezia baztertuz. 1640ko maiatzean armarik gabeko 5.000 lagun, nekazariak gehienak, Olibaresko konde-dukearen 40.000 soldadu profesionalen aurka aritu ziren. Gironako obispoak erregearen gudulariak eskumikatu zituen eta nekazariek maiatzaren 22an Bartzelonan sartu ziren, kartzelako ateak bota eta Tamarit diputatua atera zuten.

Ekainaren 7an, sartu ziren berriro hirian eta Dalmau de Queralt erregeordea hil zuten. Espainiarekin gudua gertu zen eta Generalitatea matxinadaren buru jartzea erabaki zuen. Frantziako errege Luis XIII.arekin (Nafarroako Luis II.a) aliatu ziren, baina, frantsesak Richelieu kardinalaren aholkuei jarraituz Luis II.a Bartzelonako konde izendatu zuten.

Olibaresek gudaroste indartsua antolatu zuen Katalunia erasotzeko, baina Montjuďcen gudua galdu zuen (1641). Frantziako nobleen liskarrak baliatuz Felipe IV.aren seme Austriako Juan Josek Bartzelona hartu zuen (1652) eta Pirinioetako Itunean Frantziak eta Espainiak Katalunia banatzea hitzartu zuten (1659 - XI - 7).

Els Segadors (katalanieraz)

Catalunya, triomfant,

tornarŕ a ser rica i plena!

Endarrere aquesta gent

tan ufana i tan superba!

Tornada:

Bon cop de falç!

Bon cop de falç, defensors de la terra!

Bon cop de falç!

Ara és hora, segadors!

Ara és hora d'estar alerta!

Per quan vingui un altre juny

esmolem ben bé les eines!

Tornada

Que tremoli l'enemic

en veient la nostra ensenya:

com fem caure espigues d'or,

quan convé seguem cadenes!

Tornada

 

 

Segalariak

Katalunia garaile,
aberats eta betea izango da berriz ere.
Atzera jende hau
hain harro eta handigura.

Errepika

Igitai zartada ona,
Igitai zartada ona,
Herriaren defendatzaileak!
Igitai zartada ona!


 

Orain da ordua, segalariak.
Orain da erne egoteko ordua.
Beste ekain bat datorrenerako
ongi zorrotz ditzagun tresnak.

Errepika

Igitai zartada ona,
Igitai zartada ona,
Herriaren defendatzaileak!
Igitai zartada ona!

Errepika

Egin beza dardar etsaiak,
gure bandera ikustean.
Urrezko galburuak erorarazten ditugun bezala,
komeni denean kateak segatzen ditugu.

Errepika

I